Mailu isila View larger

Mailu isila

Juan Kruz Igerabide

978-84-95589-49-1

13,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Juan Kruz Igerabide

    Deskribapena:

    Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak.

    Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala; gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik; edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa).

    Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.