Etiketak
Ikusitako produktuak
Egilearen lan gehiago: XABIER LETE
978-84-7681-600-4
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Xabier Lete
Deskribapena:
Hamabost urte argitaratu gabe egon ondoren, 2008ko abenduan "Egunsentiaren esku izoztuak" poesia liburua plazaratu zuen Xabier Letek. Esan liteke bertan azaltzen direla, modu garatu eta orekatuagoan, agian, aurreko liburuetan nabarmentzen ziren gai, arrangura eta kezkak, estilo, taxukera, hiztegia…, hots, egilearen mundu metaforiko eta poetikoa.
Aspaldi honetan bizi izaniko esperientziak gogoetatuz, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotu eta bilbatuz, ahots poetikoa lurralde sakon eta sentituagoetatik, zinezkoagoetatik, da mintzo, ezinago sinesgarri; ohi bezala, azala eta mamia egoki uztartuz, poesia hiztegi eta iruditeria ederrez jantziz. Hori dena eta gehiago aurki daiteke liburuan.
Guztiarekin ere, zenbait poema hautatu errezitatuz jendaurreko aurkezpen bat egitera ere adoretsu prestatu zen. Aukera Iruñean gauzatu zen, bertako Planetarioan eta argitaletxearekin elkar-lanean Euskara Kultur Elkargoak antolaturik. Eta hala, liburua plazaratu berritan, 2008ko abenduaren 2an, bezperan zendu Mikel Laboa gogoan, ospatu zen errezitaldia, musika tarteak Joxan Goikoetxeak eskaini zituelarik.
Aretoa mukuru beterik, ekitaldi gogoangarria gertatu zen. Hain oihartzun bero eta sentikorrekoa izan zen, non prest azaldu baitzen hasieran bakarra izanen zen errezitaldia errepikatzeko.
Ondorioz, beste hiru emanaldi antolatu ziren, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean (2009-02-05), Bilboko Kafe Antzokian (2009-02-10) eta Izpurako (Garazi) Faustin Bentaberry Gelan (2009-02-20). Bereziak izanen zirelakoan, eta testigantza biltze aldera, hasieratik pentsatu zen egokia zatekeela ekitaldiak filmatzea. Hain zuzen, lau emanaldi horietan bildutakoaren bilduma da DVD honetan eskaintzen dena.
Teknikoki desberdinak izanagatik ere, ez berdin erabilgarri, beraz, lau tokietako irudiak agertzen dira.
Nahiz DVD honetan ez diren agertzen, propioki ordezkaturik daudela esan liteke, mamia eta azala, arreta eta oihartzuna, antzekoak izan baitira denetan. Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak liburuko zenbait poemaren errezitaldien lekukotasun hau, poeta zuzenean ikus-entzuteko aukera bakana, Arteolarekin batera abiarazitako «littera&musika» sailean argitaratzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren laguntzarekin.