Nestor Basterretxea    Erroen modernitatea   (Lib. + DVD) View larger

Nestor Basterretxea Erroen modernitatea (Lib. + DVD)

Arteola

978-84-7681-522-9

21,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Arteola

    Deskribapena:

    Nestor Basterretxea, bereziki artista plastikoa baldin bada ere, arlo artistiko asko jorratutakoa da (arkitektura, diseinu, zinema, literatura...). Bere bizitza ere gora-behera eta gertakizunez oparo betea da. Ondorioz, dohai, saihets, alderdi eta bizipen ugarik hornitzen dute haren ibilbide pertsonal eta artistikoa.

    Ekoizpen honetan haren bizitzaren eta sorkuntza lanen islada bat eskaintzen da (zantzu biografikoak -Bermeo, exilioa Paris, Argentina, itzulera-, artistikoak -Arantzazu, Serie Cosmogónica, gune publikoetan, elkartasunean egindakoak etab-, bitartekoak elkarrizketa, irudiak, poema, kanta eta musikak direla -Bernardo Atxaga, John Buhamea, Andoni Egaña, Jose Angel Irigaray, Jose Luis Isasa, Kepa Junkera, Jon Lopategi, Jorge Oteiza, Blas de Otero, Pello Ramirez, Sara Soto, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Josu Zabala...

    Ondorioa, ororen buru, Nestor Basterretxearen maila handiaren ikus-entzunezko lekukotasun berezia da, humano eta artistikoa .