Poetikak & poemak View larger

Poetikak & poemak

RIkardo Arregi Diaz de Heredia / Joseba Sarrionandia / Miren Agur Meabe / Castillo Suarez / Kirmen Uribe

978-84-9746-266-2

Egilearen lan gehiago: JOSEBA SARRIONANDIA

More details

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Castillo Suarez, Kirmen Uribe

    Deskribapena:

    "Poetikak & Poemak" argitalpen berri honek Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uriberen poetika eta poema sorta bana eskaintzen dizkio irakurleari.

    Liburuaren koordinazioa bere gain hartu duen Iban Zaldua idazlearen hitzetan, “gure helburua, egile bakoitzaren poetika ezagutaraztea izan da”. Poetika zer den adierazteko, Zalduak honako metafora hau erabili du: “Egile bakoitzak bere meategia, poesia ateratzen duen zuloa, nolakoa den erakusten du, baina horretarako oso linterna mota desberdinak erabil daitezke; batek linterna elektrikoa erabiltzen du, besteak gasezkoa, besteak kandela bat”. Horrela, liburuan bildutako poetek erabiltzen dituzten poetika desberdinen arteko konparazioak, erraztu egiten du poesia zer den galdera erretorikoari bakoitzak ematen dion erantzuna ulertzea. “Poeta bakoitzak bere poetika azaltzean, ez dio erantzuten ‘zer da poesia?’ galderari, ‘zer da poesia niretzat?’ itaunari baizik”, argitu du Zalduak.