Berria Adrien Gachiteguy: Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko View larger

Adrien Gachiteguy: Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko

DUHAU, HENRI (ED. )

978-84-120766-4-6

berria

15,00 € BEZ barne

  • 1963an Adrian Gachiteguyk Laborantzatik hobeki bizitzeko argitaratu zuen liburua aurkezten digu Henri Duhauk. Horrekin batera, zein testuingurutan argitaratu zen ezagutzeko sarreratxoa eta lekukotasun zenbait erantsi ditu. Garai hartan giro berritzailea bizi baitzen Iparraldean, “kolore” guztietako jendea biltzen zuena. Kristauak gehienak baina zenbait agnostiko ere tartean. Eta, beneditarrak mugimendu horren erdian zebiltzan, sustatzaile, bai euskara mailan, bai ekonomia alorrean, Euskal Herria ahantzi gabe. Hiru ezaugarri horiek biltzen dira Gachiteguyren baitan: beneditarra, laboraria eta euskalduna. Bukaeran, Gachiteguyren euskara hobeki ulertzeko hiztegitxo bat eransten digu Duhauk.

Sail honetako beste zenbait aukera: