Autodeterminazioa morala View larger

Autodeterminazioa morala

OSER, FRITZ

978-84-8373-087-4

29,45 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Gizabanakoak moraltasunik ez balu, bidegabekeria hutsa nagusituko litzateke familia eta eskoletan, tranbia eta jatetxeetan, lantegietan eta administrazioan (gizartearen kontrol osoaz arduratuko litzatekeen polizia-estaturik ez balego). Zuzenbide sistemara morala ez balitz sartu, pentsaezinak izango lirateke konstituzio demokratikoak. Erabaki politikoen eremura morala ez balitz sartu, ezin eragotziko genuke berriro ere Auschwitz gertatzea.Gizarte-ondasunaren banaketa, bizitzaren oinarri ekologikoekiko harremanak, gerra eta bakea: horiek guztiak arazo politikoak dira, baina, aldi berean, moralaren eremuko arazoak ere bai. Borroka bat ukabilka edo akordio adiskidetsuz bukatzea; pertsonen duintasuna, babesgabetasuna eta barneko eremua urratzea edo aintzakotzat hartzea: horiek elkarren arteko bizitzaren arazoak dira, eta, aldi berean, moralaren eremuko arazoak ere bai. Gizakien ongizatea beste gizakien jokabidearen eraginpean dagoenean, moralaren esparruan sartzen gara.Ezinezkoa da moraltasuna bermatzea. Morala ikasteko ez dago formula magikorik; indar morala sortzen duen trikimailu edo anabolikorik ez dago. Erregulazio moralak eta iharduteko joerak gizabanakoaren eskuetan daude. Norberak eraiki eta sendotu behar ditu, baina esperientziak erakusten du zein hauskor diren, egoera aldekoa izan arren. Hala eta guztiz ere, beste gizakien beharrak eta minberatasuna errespetatzen dituen sentikortasuna sortzeko zerbait egin dezakegu.