Axularren historiak View larger

Axularren historiak

SALABERRI MUÑOA, PATXI

978-84-7681-283-9

8,25 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Euskal Literaturan prosa narratiboaren egituraketa fenomeno berankorra bada ere, ez da falta klasiko bihurtu diren euskal obra ez(ez)agunetan narrazio formen historiak gogoan hartu beharko lukeen aitzindari modukorik. Besteak beste, erlijio liburuetan erakutsi nahi zenaren konfirmazio historiko-morala lortzeko xedeaz tartekatuak ohi ziren kontakizunak.

    Autore klasiko eta ospetsuen obretatik jasoak izaten ziren ipuin antzeko hauetan zinez adierazgarria da Axularren jokabidea, egokitu eta itzuli egin baitzituen lapurterara han-hemenka bildutakoak eta, ondoren, era bizi eta zaporetsuan eskaini irakurleari.

    Gero-ren tamainak, gaiak, ideologiak edota bestelakoek izutzen duten irakurleak baluke honako historia-liburutto honetan, ziurrenik, orduko garai ilun haietan barneratzen hasteko bideska erabilgarririk eta, betiere, irriñoa ezpainetatik ezabatuko ez zaion bermerik.