Berri Txarrak - Berba eta Irudia | Harkaitz Cano | I. eta E. Iturriaga View larger

Berri Txarrak. Berba eta irudia

Berri Txarrak / Harkaitz Cano / Ibai eta Eider Iturriaga (Argazkiak)

978-84-0916-323-6

Egilearen lan gehiago: BERRI TXARRAK

Egilearen lan gehiago: HARKAITZ CANO

More details

30,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Berri Txarrak, Harkaitz, Cano.

    Argazkilariak: Ibai eta Eider Iturriaga

    Deskribapena:

    Ibai Arrieta eta Eider Iturriaga argazkilariak bidelagun izan zituen Berri Txarrak taldeak "Ikusi Arte Tour 2019" biran zehar, horren emaitza paperera ekarri eta liburu eder baten bidez partekatu nahi izan dute orain.

    Errepidea dago hemen, euforia eta nekea, musikariaren ofizioa barrutik ezagutzeko aukera, komunitatea eta bakardadea, kanporanzko zein barneranzko bidaia bisuala, argiak eta itzalak, Berri Txarrak taldeko hiru kideak bai, baina baita euren lantaldearen ezinbesteko ekarpenarena ere.

    Argazkiez gain (irudia), 300 orrialdetik gora dituen liburuak Harkaitz Cano idazlearen testuak dakartza (berba). Hainbat ataletan banatua, Canok musikagintzaz, sorkuntzaz, BTX-en letragintzaz, errepideaz, hipnosiaz, lebitazioaz, kontzertu aurreko zein ostekoen inguruan egindako hainbat hausnarketa eskaintzen dizkigu hemen, berezkoa duen estilo literarioan eskaini ere.

    "Berba eta irudia" argazki-liburuak 2019ko abenduan ikusi zuen argia, hots, Berri Txarrak-en etenaldi mugagabea hastearekin batera. Bedi dokumentu grafiko-literario hau bira ahaztezin baten oroigarri zintzoa.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: