Bertsolaritza.  Tradidizio modernoa View larger

Bertsolaritza. Tradidizio modernoa

URRAZA, AIERDI

978-84-9860-037-7

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Bertsozaletasuna indartsu dago, euskal kulturaren eremuan duen lekua oso indartsua da, baina kontuan hartu behar da bertsozaletasuna indartsu hizkuntza komunitate eta kultura gutxiagotu baten testuinguruan dagoela, ekosistema ahul batean. Ahula da ere kultur kontsumo orokorraren parametroetan. Hortaz, indartsua izan behar du bere testuinguruan. Beraz, iraun dezan, bertsolaritzak ezinbestean behar ditu orain dauzkan eta etorkizunean lor ditzakeen publiko mota guztiak, endekatzearen arriskua etengabea bai¬ta. Horretarako bertsozaleen nukleoak indar handia izan behar du. Baina nukleoaren indarrak ezin du zirkulu kontzentrikoen dinamika xurgatu eta, aldi berean, zirkulu kontzentrikoetan zehar hedatze prozesuan ezin da ahuldu nukleoaren erreprodukzioa eta, beraz, bere dinamika. Nukleoaren iraupenaren eta zirkuluetan hedatzearen dinamika osagarriak izan daitezen saiatu behar du bertsolari¬tzak, zeren publiko mota batzuk edo besteak lortzea ez baita merkatu aukera kontu bat, iraupen kontu bat baizik. Egilea: Aierdi, Xabier / Retortillo, Alfredo / Alkorta, Eider / Aldaz, Juan / Zubiri, Harkaitz.