Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen hezkuntzan View larger

Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen hezkuntzan

Uri Ruiz Bikandi

978-84-9860-316-3

25,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Uri Ruiz Bikandi

    Deskribapena:

    Munduan gero eta zabalduago dago ikasleei ama-hizkuntzan ez baina beste hizkuntza batean irakastea.Fenomeno oso hedatu horrek eragina du ikastegien antolamenduan, eta ikasgelen egunerokoan mamitzen da. Ikasgeletan, ikasleentzat bigarren hizkuntza (2H) den horretan irakasten dira jakintza-arloak. Hezkuntza-zeregin horri zorrotz ekin nahi bazaio, kontuan hartu behar dira hiztun berriek hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko jarraitzen dituzten prozesuak; bidean aurkitzen dituzten zailtasunak ezagutu behar dira, ikaskuntzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.Ikerketa ugari egin dira bigarren hizkuntza eskuratzeari, irakasteari eta ikasteari buruz, baina ikerkuntza hori ez da beti irakasleen esku izaten. Didaktikak, ordea, lan horien emaitzetan oinarritu behar du ikasleen komunikazio- eta ezagutza-trebetasunak indartzeko.Liburu honetan, zeregin horren funtsak aztertzen dira, jarduera didaktikorako irizpideak eztabaidatzen, eta ikasgelan jarduteko era jakin batzuk proposatzen. Teoria zehatz azaltzearekin batera, proposamen praktikoak egiten dira bigarren hizkuntzan hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasteko, bai eta bigarren hizkuntzaren bitartez era guztietako jakintzak transmititzeko ere. Laguntza aparta aurkituko dute hemen eskola elebidunetako hezitzaileek, Pedagogia eta Hezkuntza Zientzietako ikasleek eta, oro har, irakaskuntza elebidunean aldez edo moldez interesa duten guztiek.