Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-8373-402-5
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Bitoriano Gandiaga
Deskribapena:
Bitoriano Gandiaga Artetxe Bizkaiko Mendata udalerriko Orbelaun baserrian jaio zen 1928an, 1940an frantzizkotarrek Gipuzkoako Arantzazun zuten ikastetxean sartu eta bertan apaiztu zen. Ikasketa-bidean lehenik eta geroago apaiz- eta irakasle-lanak burutzen zituen bitartean olerkigintzan jardun zuen buru-belarri. Bereak dira Elorri, Hiru gizon bakarka, Uda batez Madrilen, Denbora galdu alde, Gabon dut anuntzio eta Ahotsik behartu gabe olerki-liburuak. Arantzazun zendu zen 2001ko otsailean. Aipatu olerki-liburu horietatik eginiko hautaketa bat da hemen eskeintzen dena. Barne hizkuntza eta ñarbadura garrantzi handikoak diren Bitoriano Gandiagaren literaturan irudigintza ere oso dago antolatua. Ez dator, ordea, agerian, pelikuta mintzaz estalita baino, ondo apala. Horra hor, irudigintza mota honen nolakotasuna, xarma, ederkera. Axalkeria arbuiatuz, azalaren benekotasuna eta iraunkortasuna ditu lege eta usario.