Egungo euskal eleberriaren historia View larger

Egungo euskal eleberriaren historia

Jon Kortazar

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Jon Kortazar

    Deskribapena:

    EUSKAL LITERATURA SAILAk lehio berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du.---Euskal eleberrigintza aztergai duen ale honek egitasmo zabalagoaren lehen urratsa baino ez da. Egitasmo horrek, XX. mende bukaerako euskal sorkuntzara hurbiltzea du helburu, eta generoz genero hamaika irakurbide zabaltzeko ahalegina egin du.

    Azken aldiko euskal literaturan zehar egingo dugun ibilbide honetan, beraz, eleberria lehen geltokia baino ez da.Besteak beste, honako bi helburu hauek elkarlotzeko asmoz hautatu dugu epe jakin baten muga, alegia 1980tik 2000ra bitarteko gutxi gorabeherako muga; batetik, 80ko hamarkadan euskal eleberrigintza hain arrakastatsu eta hain prestigiozko ez zela kontuan hartuz, garai hartako sorkuntza lanei berriro ere egungo talaiatik begiratu, eta irakurbide berriak proposatzea egokia iruditu zaigu; bestetik, 90eko hamarkadan abiaturiko aldizkari eta egunkarietako literatur kritikaren indartze eta zabaltzeak, kasurik gehienetan, abiada biziko interpretazioek gora egitea ekarri zuen. Horiek horrela, hainbat eleberriren irakurketa patxadatsua egitea komenigarria iruditu zaigu. Dena den, hogei eleberri hauetara eginiko hurbiltze-saio honetan hamaika irakur