Etxea - Ondarea, Historia, Mintzoa View larger

Etxea - Ondarea, Historia, Mintzoa

XAMAR

978-84-7681-967-8

berria

34,00 € BEZ barne

  • Herri ondarearen parte garrantzitsua da etxe tradizionala. Iraun duten zaharrenek 500 urte inguru dituzte eta mota desberdinetakoak dira: gotikoak, errenazentistak, barrokoak… erakusten duena nekazari-abeltzain etxeak egiteko ere herritarrak eta, bereziki, lanbide desberdinak (zurginak, harginak, arotzak…) arte mugimenduen ezagutzan zeudela. Baina etxea, eraikinaz haratago, gure gizartearen oinarrizko erakundea izan da mendetan barna. Etxeak familia esan nahi zuen, hainbesteraino non etxearen izena bere baitan bizi zirenei ematen baizitzaien ezinbestez, etxe izenak euskal deitura gehienen jatorrian daudelarik.

    Mendetan barna etxeak gure kulturan izan duen garrantzia ikusirik, haren inguruko ezagutza zabaldu nahi dugu lan honekin, alde batetik gutxi baloraturiko ondare materiala delako eta, bestetik, gure arbasoen bizitzan izan duen lekuagatik, familiaren aterbe eta erritu ugariren egoitza izan baita, mundua ikusteko moldearen eta sinismenen isla. Lan honetan eraikina bera da protagonista, Herrian barna ondare ikusgarria osatzen duelako, iragan luze eta hurbil baten lekuko.

    Udalek eraikin erlijioso (elizak, ermitak, kaperak, hilerriak…) eta zibil (jauregiak, dorretxeak, zubiak…) ugari sustatzen dute udalerriko ikusgarri gisa, gehienetan ahazten dutelarik oparoagoa den –eta duten– nekazari etxe multzoa. Herrian barna ikus daitezkeen etxe mota desberdinak azaltzea, haien historia ezagutaraztea eta ondarea baloratzea da lan honen helburua, nornahik ikasteko moduko oinarrizko ezagutza bat emanez.

Sail honetako beste zenbait aukera:

Customers who bought this product also bought: