Globalizazioaren adarrak View larger

Globalizazioaren adarrak

ZUBEROGOITIA, AITOR

978-84-95589-11-8

9,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Ahotsak eta mintzabideak itxuragabe ugaritu -eta ugaritzen- dira, itxura batean, informazioarena omen den gizarte honetan. Orotariko mintzabideen bidez mintzo zaizkigun orotariko ahots horiek gehienak, ordea, Diskurtso Bakarra osatzen dute, nota bakarreko polifonia sasikoan.

    Ideologien eta Historiaren beraren akabera aldarrikatzen digu, adibidez, Diskurtso Bakar horrek, bere buruaz liluratutako orainaldi zoriontsu batean kokaturik.

    Arretaz entzun eta irakurriz gero, ordea, Diskurtso Bakarraren lerroarteetan bertan atzeman daitezke orainaldi eternal horren kontraesanak, eta orainaldi birtual zoriontsu honen miseriak, eta zoriontasun sasiko horretan lekurik ez duten miserableen ahots isilaraziak: Seattle, Berlin, Praga, Miarritz… Aitor Zuberogoitiak, arreta Diskurtsoaren lerroarteetara emanik, Diskurtso Bakarrak betiko isilarazi nahi lituzkeen ahots horiei eman die ahotsa. Chinook-jendea harturik ahotsgabeko guztien metaforatzat.