Hitza azti View larger

Hitza azti

Iñaki Arranz

978-84-96310-71-1

19,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Iñaki Arranz

    Deskribapena:

    Bi aditzek ematen digute liburu honetako jardunaren gakoa: hizkuntzaz gozatu, hizkuntzaz jabetu. Bi aditz horiek elkartuta, jolasa eta autoerreferentzia jartzen zaizkigu, biak ala biak, agerian, hemen azaltzen eta sailkatzen diren adierazpen ludiko guztien abiapuntuan hizkuntzaren gaineko gogoeta dagoelako.

    Kontzienteki askotan, ohartu gabe beste batzuetan, darabilgun hizkuntzaren nondik norakoak zalantzan jartzera eta birpentsatzera bultzatzen gaituzte ariketa hauek, hitzen beste aldean –hitzen honako aldean, akaso– dagoen mundua ikusarazten baitigute.

    Horretarako, jokalariak ez ezik, esploratzaileak behar ditugu hizkuntz zelaian, hitzen, esaldien, arauen… iturburuetara joan, haietan barneratu, aurkitutakoa apurtu, aztertu eta berregin, eta, azkenik, sortzeko kemena eta trebetasuna duten esploratzaileak: hizkuntza jolasgai bihurtzeko.