Hitzaren lilura     Hizkuntzaren filosofiako irakurgaiak View larger

Hitzaren lilura Hizkuntzaren filosofiako irakurgaiak

Kepa Korta Carrion

978-84-8373-991-4

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Kepa Korta Carrion

    Deskribapena:

    Gauza gutxi dugu geureago hizkuntza baino. Egunero darabilgu, eta ez digu arreta edo esfortzu handia eskatzen, zereginik arruntenetan, behintzat. Eta, hala ere, beti eragin digu mirespen berezi bat. Liluratuta utzi gaituzte beti haren aparteko ezaugarriek. Animalien artean, gizakiak gizaki, pertsonak pertsona egiten gaituena jo izan da eta jotzen dugu gaur ere. Baina jainkoek emandako dohain paregabetzat hartu dugu maiz. Naturaz haragoko boterea dakarren baliabide mirakuluzkotzat. Gauza arruntenen nahiz harrigarrienen arrazoizko azalpenaren bila, urrundik dator filosofian hizkuntzari buruzko kezka ere. Hizkuntzaren filosofia deritzan arloa, ordea, XIX. mendearen hondarrean jaio eta XX.ean hazi eta heldu zen, eta filosofiako gogoeta eta eztabaida eremurik oparoenetakoa bihurtu. Liburu honetan, sarrera labur batekin batera, euskaraz aurki daitezke hizkuntzaren filosofiako alerik garrantzitsuenetako batzuk: Gottlob Frege, Bertrand Rusell, Alfred Tarski, Peter Strawson, Paul Grice, John Austin, Keith Donnellan, Saul Kripke, Michael