Hiztunpolisa View larger

Hiztunpolisa

Jon Sarasua

978-84-7681-805-3

23,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Jon Sarasua

    Deskribapena:

    Z izpiak zientzia-dibulgazioko bildumaren bosgarren alea da; 16 urtetik gorako irakurle ororentzako liburuez osatutako bilduma da, zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatzeko. 40 zientzialariren lanen eta aurkikuntzen bitxikerien eta nondik norakoen berri ematen da. Beren garaian lunatiko gisa ikusi zituzten askok zientzialari haiek, bizitzari eta zientziari beste modu batez begiratzeko gaitasuna edo ausardia izan zutelako.

    Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak eta proposamenak egin zituztelako. Bide nagusietatik aparte zeuden edo beste inork urratu gabeko bidezidorrak ireki zituztelako, edo emakume izateagatik itxita zituzten bideak ireki behar izan zituztelako.

    Ez dira lunatikoak liburu honetako pertsonaia guztiak; gehienek gutxi dute erotik. Batzuk benetako jeinuak izan ziren; beste batzuk, zortea izan zuten zientzialari argiak, edo lanaren poderioz lorpen handiak egitera iritsi zirenak. Jeinuak, argiak, langileak, setatiak, ausartak, ameslariak, abenturazaleak, mugalariak... XVIII. mendeko zientzialari handienetako batzuk ‘Lunatikoen kluba’ izenekoan biltzen ziren ilargi beteko gauetan; tartean zeuden Erasmus Darwin (Charles Darwinen aitona), James Watt, Joseph Pristley, William Herschel… eta hortik izenburua. Haien eta beste zenbait zientzialariren 40 istorio bildu ditugu, Elhuyar anaiena barne, noski. Kronologikoki ordenatuta daude zientziaren, pentsaeren eta ikuspuntuen bilakaera historikoa nabarmendu nahian.