Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-96310-19-3
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Txema Ramirez de la Piscina
Deskribapena:
«Aurpegia mozorrotu gabe generamanean inork ez zigun begiratzen. Orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako… Beraz, garbi dago: ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia. Ikus gaitzazuen» (Marcos komandanteordea). Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa.
Han eta hemen, egunez egun, hedatuz doan sarea da; teknologia berrien abantailez baliatzen den mugimendu maitagarria. Aberririk ez duen matxinada da: Venezuelan, Chiapasen, Iraken, Madrilen edota Euskal Herrian bertan gauzatzen da.
Egunero, ez dezagun ahantz masa-hedabideak ez direla guztiahaldunak. Ez, menderagarriak dira. Eta garaitzeko bidean, Bestelako Komunikazioa tresna erabilgarria da. Merkea eta alternatiboa. Inoiz ez da berandu irudimenaren matxinada abiatzeko. Abiatu gaitezen bada, ausardiaren zurrunbiloan!