Itzulpengintza-estrategiak View larger

Itzulpengintza-estrategiak

AIERBE MENDIZABAL, AXUN

978-84-9860-108-4

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • EUSKAL LITERATURA SAILAk leiho berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du.Uste dugu oso garrantzitsua dela euskal literatura gaztelaniara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli eta beste literatura-sistema batzuetan txertatzea, euskal literatura munduko beste literaturekin parekatu eta beste literaturekiko homologagarri izateko eskaintzen duen aukeragatik. Ezin ahantzizkoa da beste literatura batzuetako idazleen gero eta lan gehiago euskaraz irakurtzeko aukerak ugarituz doazela euskal irakurleentzat, eta halaber, nazioarteko eremuan euskal literatura-lanak eta egileak sustatzeko beste bide bat dela euskaraz sorturiko literatura-obrak beste hizkuntzetako irakurleei beren hizkuntzetan eskaintzea, gertatu izan baita euskarazko lanak eta egileak Euskal Herrian bertan gehiago estimatzea edo benetan estimatzen hastea, Euskal Herritik kanpo onetsiak izan ostean. Ondorioz, berretsi beharrean gaude euskal literatura sustatzeko bidean, aipatu ditugun bi sustapen mota horiek gauza daitezkeela aldi berean: bata, euskal irakurleei begira eginikoa; eta, bestea, beste hizkuntzetako irakurleentzat eginikoa.