Jarduera gimnastiko eta akrobatikoen oinarriak View larger

Jarduera gimnastiko eta akrobatikoen oinarriak

Maria Paz Brozas Polo

978-84-1319-318-2

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Maria Paz Brozas Polo

    Deskribapena:

    "Liburu honek gimnastikaren eta akrobaziaren motrizitate- eta kultura-aberastasunaren eta -konplexutasunaren berri ematen du, bien arteko harremana modu originalean landuz –ohiz kanpokoa delako–.

    Labur lantzen ditu terminoen eta erabileren bilakaera ulertzen laguntzen diguten elementu historikoak, eta funtsezko zenbait gertakari nabarmentzen ditu, hala nola gimnastikari buruzko lehenengo testuen idazketa, Erdi Aroko akrobaten migrazioak, zirku modernoaren sorrera eta federazioen sorrera. Nolanahi ere, azterketan zenbait testuinguru barne hartzeak ematen dion hedadura da, beharbada, praktika garaikideak ulertzeko liburu honek egin duen ekarpenik garrantzitsuena.

    Kirol-esparruarekin batera, praktika artistikoen ekarpenak aztertzen dira, hala nola dantzarena eta zirkuko akrobaziena, bai eta egoera fisiko ona edo ongizatea mantentzea helburu duten beste joera batzuk ere. Liburu honek gimnastikaren eta akrobaziaren motrizitate- eta kultura-aberastasunaren eta -konplexutasunaren berri ematen du, bien arteko harremana modu originalean landuz –ohiz kanpokoa delako–.

    Labur lantzen ditu terminoen eta erabileren bilakaera ulertzen laguntzen diguten elementu historikoak, eta funtsezko zenbait gertakari nabarmentzen ditu, hala nola gimnastikari buruzko lehenengo testuen idazketa, Erdi Aroko akrobaten migrazioak, zirku modernoaren sorrera eta federazioen sorrera.

    Nolanahi ere, azterketan zenbait testuinguru barne hartzeak ematen dion hedadura da, beharbada, praktika garaikideak ulertzeko liburu honek egin duen ekarpenik garrantzitsuena. Kirol-esparruarekin batera, praktika artistikoen ekarpenak aztertzen dira, hala nola dantzarena eta zirkuko akrobaziena, bai eta egoera fisiko ona edo ongizatea mantentzea helburu duten beste joera batzuk ere.

    Oinarri kontzeptual eta taxonomiko horiek abiapuntutzat hartuta, praktika gimnastikoek eskola-testuinguruan dituzten aplikazioak aztertzen dira azken kapituluetan. Badu orientazio didaktikoei buruzko atal bat ere, zeinak elkarrekiko irakaskuntza, laguntzen egitekoaren azterketa eta praktika-eremuaren antolaketa azpimarratzen baititu. Azkenik, dokumentazioari eta prestakuntza-eremuen aniztasunari buruzko kapitulu bat ere badu liburuak."

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: