Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9860-211-1
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Andrew E. Dessler
Deskribapena:
Zergatik da hain nahasia klima-aldaketari buruzko debatea? Batzuek diote krisi izugarria ate-joka dugula, besteek, aldiz, klima-aldaketaren aldeko ebidentzia oso ahula dela. Batzuen ustez, berotegi-gasak murrizteko ahaleginek lur jota utziko dute gure ekonomia, besteen iritziz arazoak gehiegizko kosturik gabe konpon daitezke. Ezinezkoa da alde biak zuzen ibiltzea, baina komunikabideek eskaintzen dituzten argibideetatik ez da erraza izaten aldarrikapen kontrajarri hauen funtsa balioestea.Liburu argi, zehatz eta ulergarri honetan, Dessler eta Parsonek zientzia atmosferikoan eta politikan duten esperientzia konbinatzen dute zientzialariei, politikariei eta hiritarrei klima-aldaketaren labirintuan zehar laguntzeko asmoz. Zientziaren eta politikaren araubideak alderatu eta eskumenean diren aukerak azaltzen dituzte. Klima-aldaketaren gaiari buruzko informazio oinarrituaren egarri den irakurleak, eta baita politika-eztabaidetan zientzia nola erabili ohi den interesatzen zaionak ere, guztiz argigarri aurkituko du liburu hau.Andrew E. Dessler: Zientzia atmosferikoen saileko irakaslea da Texas A&M Unibertsitatean. Harvard Unibertsitatean doktoretza lortu ondoan, NASAn eta Maryland Unibertsitatean lan egin du 2005.erarte. Estatu Batuetako gobernuaren aholkularia izan da Zientzia eta Teknologia Politikan; bertan hasi zen Parson-ekin lankidetzan. Ozono geruza eta klimaren fisikari buruzko hainbat argitalpenen zientifikoren egilea, badu beste liburu bat klimaren inguruan: "The Chemistry and Physics of Stratospheric Ozone" (Academic Press, 2000).Edward A. Parson: Zuzenbide eta Ingurumena eta Baliabide Naturalen irakaslea Michigan Unibertsitatean. Fisika eta Kudeaketa-zientzian lizentziatua, eta Harvard Unibertsitateko doktorea Politika Publikoan. Bertako Kennedy School of Government-ean irakasle izan da, Canadako gobernuaren, EBko National Science Foundation erakun