Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-7681-215-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Jose Maria Larrea
Deskribapena:
Bilduma hau da duela hamar urte argitara genuen Nafarroako Euskal Idazleak sailaren bigarren atala. Idazletako zenbaitez, izenez bertze, xehetasun guti dugu, nongo ziren, lanbidea eta holako; gaineratikoez dakiguna ekarri dugu llabur. Saratik Altzaira, Iruñeatik iraganik irakurtzen zenaren zerbaiska dukezu honetan. Derasadan, bide batez, liburu hau lagunendako prestatu dudala eia bihotz-altxagarria suertatzen zaien. Bertzeri... segi ditzatela Ofizialdegi-paper-news ferboroski irakurtzen. Eta zuri, irakurle maitea, Jainkoak sarista zaitzala!