New York - Martutene       Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz View larger

New York - Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz

Joseba Gabilondo

978-84-9860-731-4

2014. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Saiakera arloan

More details

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Joseba Gabilondo

    Deskribapena:

    Artikulu bilduma honetan, Joseba Gabilondok XX. mendeko euskal literaturaren historizazio berri eta sintetikoa ematen digu. 1898-1992 arteko euskal literaturak helburu nagusi bat du: alegoria nazionala euskaraz idaztea, alegia, euskal nazioa errepresentatzea. Alegoria nazionalak bere buruketa Bernardo Atxagaren Obabakoak-en ezagutzen du (1988) eta, horregatik, aldi honetako euskal literatura, zentzu estriktoan, nazionalista da. 1992tik aurrerako literaturak helburu nazionalista alde batera uzten du eta, normalizazio politikoak eta merkatu globalizatuak urratzen duten eremu berrian kokatzen delako, gizabanakoaren ni-a errepresentatzeari atxikitzen zaio. Horregatik, 1992 osteko literatura hau postnazionala dukegu –askotan aldi nazionalistarekiko nostalgiaz idazten bada ere.

    Gabilondok, literatura nazionala eta postnazionala aztertu ondoan, bi hipotesi erakargarri eta polemiko proposatzen ditu. Lehena, literatura postnazionalaren kanonaren sorreran emakumezkoen literatura dugula. Bigarrena, “hizkuntza bakarreko literatura nazionala” paradigmari birdefinizio postnazional bat eman behar diogula: euskal literatura Euskal Herriko idazleek (diasporikoak barne) beren hizkuntza desberdinetan idatzitakoa dugu.

    Hala gaztelera, frantsesa edota ingelesa ere euskal literatur hizkuntza bihurtzen dira Gabilondoren historizazio postnazional berrian, Laxalt eta Savater, Sagastizabal eta Urretabizkairekin batera historizatuz. Azkenik, Gabilondok genero eta hizkuntza arteko lotura postnazionala azaltzen du artikuluotan.Hamabost urtean zehar, literatur kritika postestrukturalistaren ekarpen berriak barneratuz idatzitako artikulu hauetan topatuko ditu irakurleak sasoian berri eta lehen-aldiko ziren termino eta teoria kritiko ugari: kanona, postkolonialitatea, hibridazioa, postna-zio-nalismoa, memorio historikoa, maskulinitatea, masokismoa, desira lesbiarra, eta abar.Joseba Gabilondo Kaliforniatik bihotzez (1992) kronika liburuaren autorea da eta Estatu Batuetako Michigan State University-n da irakasle gaur egun. Bere lana webgun honetan irakur daiteke: www.joseba.net.