Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza View larger

Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza

Mikel Hernandez Abaitua

978-84-9860-156-5

17,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Mikel Hernandez Abaitua

    Deskribapena:

    EUSKAL LITERATURA SAILAk leiho berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du.Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta hurrengo urtean Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratiko oposizioak gainditu zituen. 2008an doktore titulua lortu zuen Euskal Filologia arloan Euskal Herriko Unibertsitatean. Literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu Zeruko Argia, Susa, El Diario Vasco, Oh! Euzkadi, Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Garziarena, Eganeta Hegatsegunkari eta aldizkarietan. Horrez gain, liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996) eta Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001).