Rocka puntua! View larger

Rocka puntua!

Alberto Irazu

978-84-9172-014-0

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Alberto Irazu

    Deskribapena:

    Zestoa, 1964ko martxoak 19. Bertso saioa Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Basarri eta Uztapiderekin. Halako batean, Joxe Mari Iriondo gai-jartzaileak puntua jarri dio Uztapideri: «ikasi al dituzu rock and roll eta twist?». Uztapidek kopeta zimurtu du: oin deserosoak baino zerbait gehiago dira hitz arrotz horiek, bizimodu txarrarekin lotuta daude, atzerritarrek ekarritako ohitura berri gaiztoekin.

    Zer ez da aldatu ordutik hona! Uztapidek imajinatu ezineko parabola osoa gertatu da berrogeita hamar urteotan: lehenbizi euskara sartu zen rock eta twist izeneko lurralde arrotzetan, ondoren bertsoa barneratu zen hor barruan, eta behin bertsoa doinu horietan ezkutatuta, pop rock kulturako abesti bakan batzuk bueltan etorri dira bat-bateko bertsolaritzara.

    Hitzaren kirol nazionala da bertsolaritza, erritmoaren alberdania internazionala rocka. Hitzaren inguruan dantza egiten du batak, erritmoaren inguruan besteak. Hitza eta erritmoa: hausnarketa ugaritarako ematen duten bi su.