Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-09-32955-7
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Garbiñe Larrea Iturralde
Deskribapena:
SENDABELARREK DAKITENA. Ezagutu, bildu eta erabili izenburua izango duen liburua 45 sendabelarrekin osatutako gida teoriko-praktikoa izango da. Sendabelarrak ezagutu eta biltzeko oinarrizko informazioa izango du baina erabilgarritasuna izango da liburuaren ardatza. Hala, sendabelar bakoitzarekin lan egiteko proposamenak izango ditu liburuak.
Etxerako botikina egiteko balioko digu, infusio-nahasketak, tinturak, xarabe, ukendu, enplastu eta lurrun bainuak nola egin azalduko. Baita etxerako kosmetika oinarrizko bat nola egin ere, xaboi, hortzetarako ore eta desodoranteak nola egin azalduko du, eta erabilera sendabelarrekin egin ditzakegun prestakin terapeutiko-gastronomikoak ere jasoko ditu.
Euskal Herrian tradizio handikoak izan diren sendabelarrak eta hauen inguruko tradizioa jasoko du liburuak baina gure baratzeetan urte luzez landutako bestelako landare usaintsuak ere izango dira, basatien eta kultibatutakoen arteko oreka lortu asmoz.
Sendabelarren inguruko ezagutzan sakontzea, ikasitakoa eta jasotakoa elkarbanatzea, ekarpen berriak egitea, euren toxizitatea eta albo kalteak ezagutzea eta, batez ere, gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak eskuratzea da liburu honen egitekoa.