Gure oroitzapenak. Joseba Sarrionandia poema musikatuak (2CD) View larger

Gure oroitzapenak - Joseba Sarrionandia poema musikatuak (Liburua + 2CD)

Batzuen artean

978-84-9027-837-6

Egilearen lan gehiago: JOSEBA SARRIONANDIA

More details

29,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Musikariak: Batzuen artean

    Deskribapena:

    Joseba Sarrionandiaren poema musikatuen bilduma sendoa argitaratuko dugu udazken honetan. 32 kantuk osatzen duten bildumaren bidez, Iurretako idazlearen unibertso musikalari errepaso handia ematen zaio.

    Lan honek, Joseba Sarrionandiaren poesiaren hedapena bilatu nahi du, eta, oro har, poesiaren garrantzia aldarrikatu. Poema musikatuen hautaketa berezi bat aurkezten dugu, 32 kantuz osatutako bilduma bikoitzarekin.

    Bertan, besteak beste, Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta bestelako klasikoez gain, oraingo eszena berriko hainbat kantari eta taldek ere parte hartuko dute, grabaketa berriak ekarrita: Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Joseba Irazoki, Anari, Audience, Mursego, Zea Mays, Berri Txarrak, Amorante, Ken Zazpi, Izaki Gardenak, Libe, Mice, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Igor Arzuaga, Gose, Iñigo Muguruza, Andoni Basterretxea (Delirium Tremens).