• Bidalketaren informazioa

    Gure dendan jasotzen ahal duzu edo etxera bidaliko dizugu (30 eurotik gorako eskaeretan bidalketa gasturik gabe). Eskaera jaso eta 2-3 egunetan etxeraino helduko zaizu, mezulariz.

  • Informazioa

    Edozein zalantza izanez gero idatzi euskaldenda@karrikiri.eus helbidera.

  • Ordaintzeko

    Kreditu txartel bidez ordain dezakezu.

Karrikiri euskal denda

Euskaratik eta euskaraz

2002. urtearen bukaeran ireki genuen guretzat saltoki bat baino askoz gehiago dena: Karrikiri euskal denda. Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala zabaldu nahi dugu; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu. Izan ere, zabalkundea eta sormena dira gure lanaren bi ardatzak.

Helburu horiek lortzeko Karrikiri euskal dendaren eskaintza askotarikoa da. Bertan erosketak egiteaz gain, hainbat informazio jaso ahal izango baituzu.