Berria Bihotza nora View larger

Bihotza nora

Pablo Sastre Forest

978-84-09-88154-3

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Pablo Sastre Forest

    Deskribapena:

    Pablo Sastre Forest "Independentea" egunkari librearen autore fundatzaileetako bat dugu. Haren "Kiberen" artikulua argitara eman ahal izatea izan zen herri komunikabide autogestionatua abian jartzeko arrazoietako bat. 2020ko udan zentsuratua izan zen testua eta, jakinik orduan genuen egunkari nazional bakarrak guztion zoritxarrerako emandako erantzuna, poz eta itxaropenez beterik plazaratu genuen urte bereko udazkenean, euskaldun ororen eskura jarrita.

    Hurrengo hilabete eta urteetan etorriko zenari adi, artikuluak gehitzen joan ziren eta pentsamendu librea gure artean saretzen, fronte ugaritatik oraindik datorren ofentsiba hertsatzailearen aurrean antidoto gisa.

    Esku artean duzuna autorearen azken garaiotako eta lehenagoko artikuluen bilduma duzu, "Berria" egunkarian, "Argia" astekarian eta "Independentea.eus"-en argitaratutako lan hautatuen emaitza. Liburu hau Pabloren pentsamenduaren adierazgarri da eta oraindik izan bagaren herri askea elkartzeko -eta elkar ulertzeko- bide izan nahi du.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: