Etiketak
Ikusitako produktuak
978-8491724599
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Leire Bilbao
Ilustrazioak: Yolanda Mosquera
Deskribapena:
Egunero poema bat landatzeko liburu ilustratu ederra duzu honako hau. Baratze dibertigarri bat aurkituko duzu bertan, berrogeita sei poemaz osatua eta lau urtaroetan banatua: udazkeneko uzta, neguko baratzea, udaberriko lore eta uda zaporea. Non berdura, fruta, zuhaitz, landare eta animaliak diren bertako protagonistak. Euskal ahozko literatura eta kontu zaharrek jasotzen zuten bezala, gauza guztiek hitz egiten zekiten garai batera garamatzate poema hauek. Eta besteak beste, naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutzea, ingurumenari errespetua, elikadura osasungarria, tradizioaren erreferentziak eta, batez ere, umore fina aurkituko dituzu liburu honetan. «Xomorropoemak eta beste piztia batzuk» eta «Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk» poema-liburu sarituen ostean, lan berri honekin harritu gaituzte Leire Bilbao, 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, eta Yolanda Mosquera ilustratzaileak.