Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-17486-97-6
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Daniel Susana Dominguez
Deskribapena:
"Zuhaitzak dira planetako bizidunik zaharrenak eta handienak, eta duela milioika urtetik bizi dira Lurrean. Izaki konplexuak dira, elkar komunikatzen dira eta biziraupen estrategia harrigarriak dituzte, eta, horri esker, beste edozein izaki bizidunentzat imajinaezinak diren adinetara iristen dira. Planetako gainerako organismoekin harremanak dituzte eta interdependentziak ezartzen dituzte, eta, noski, gizakiok ez gara salbuespen bat. Zuhaitzak behar ditugu bizitzeko eta osasuntsu egoteko. Arnasten dugun oxigenoa sortzen dute, tenpe ratura erregulatzen dute eta airea iragazten dute. Haien fruituek elikatzen gaituzte, eta haien hostoek gure aldartea hobetzen duten substantzia kimikoak jariatzen dituzte. Zuhaitzek onura ugari ematen dizkigute, eta, batzuetan, ez ditugu jasotzen… haiek desagertu arte. Zuhaitzak ulertu eta ekosisteman duten ezinbesteko funtzioa baloratzen ikasi behar dugu, eta azkar egin behar dugu. Espezie gisa dugun patua haienari lotuta dago, eta babesten ez baditugu, desagertzera kondenatuta gaude.