Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-123140-1-4
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Igone Mariezkurrena + Irantzu Pastor
Deskribapena:
Kontakizunen protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Egiturazko indarkeria horiek, baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken horiek atera nahi ditu argitara LUMINESZENTEAK proiektuak; maiz erregistrorik, neurketarik eta izenik ere ez duten bortxak ikusaraziz, protagonisten erresilientzia balioan jarriz eta sufrimenduaren erromantizazioa arbuiatuz.
Emakumeen inguruko diskurtso homogenizatzaileak apurtu eta, horien ordez, begirada konplexuagoak bideratzeko saiakera bat da hau. Indarkeria patriarkalaren adierazpen-sorta zabala generoarekin, arrazarekin, etnizitatearekin, klasearekin eta sexualitatearekin nola gurutzatzen den ulertzeko ahalegin bat.