Lizarren doinua     DVD View larger

Lizarren doinua DVD

Oberena Dantza Taldea

Oberena-1

5,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Oberena Dantza Taldea

    Deskribapena:

    Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan. Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.