Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-939573-1-5
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Xabier Monasterio
Deskribapena:
Liburu hau zuretzat idatzi dugu. Orain dela gutxi hasi zara euskara ikasten eta oraindik ez duzu libururik irakurri. Hauxe da, beharbada*, zure lehen liburua euskaraz. Horregatik, liburu hau euskara errazean idatzita dago. Hemen ez duzu esaldi zailik aurkituko. Esaldi guztiak laburrak eta ulergarriak* dira. Aditzak ere oso errazak dira. Eguneroko aditzak dira guztiak, aditz arrunt* eta praktikoak. Eta hitzak ere oso errazak dira. Liburu hau idazteko, oinarrizko hiztegia erabili dugu, hau da, euskarazko hitz errazenak erabili ditugu. Horrela, zuk den-dena ulertuko duzu. Hitz zailenak, orrialde honetan bezala, alboko hiztegitxo batean azaldu* ditugu euskara errazean.
100 (ehun) zenbakia askotan agertzen da. Dena zenbaki horren inguruan antolatuta* dago. Ikusi nola Liburuak 100 (ehun) orrialde dauzka Orrialde horietan 100 (ehun) irakurgai idatzi ditugu, hau da, irakurgai bat orrialde bakoitzean Irakurgai guztiak 100 (ehun) hitzetik beherakoak dira, hau da, 100 (ehun) hitz baino gutxiago dauzkate Irakurgai bakoitzaren ondoan ahozko ariketa bat daukazu, lagunekin gai horretaz hitz egiteko
Beraz,* liburuan ahozko 100 (ehun) ariketa dauzkazu. Egia da, liburu hau euskara errazean idatzita dago, eta bertan askotan agertzen da 100 (ehun) zenbakia. Horrexegatik* deitu diogu «(%100) Ehuneko ehun euskara errazean»