Euskal gramatika - Nabar-lapurtarreko «ohintza onaren» laburpena View larger

Euskal gramatika - Nabar-lapurtarreko «ohintza onaren» laburpena

Jean Baptiste Orpustan

979-10-93099-40-8

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Jean Baptiste Orpustan

    Deskribapena:

    Egin diren orduko, eta gero ithurburu bakar batetik edo itxura gehiagorekin bat baino gehiagotarik abiatuz, oraikotz zorroztasun zenbaitekin ezin muga daitekeen aro batean, hizkuntzek elgar hunki dute gia-multzoen ethengabeko mugimenduetan. Eta Ertaroko aurkikuntza handietarik hasiz harreman lehiatuen gehitzeaz egin den eta araiko tegnologien aitzinamenduek handitu duten borobilaren heineko “herrixka mundutarrak” egiten aski badu leiendetako mithologiak asmatu zuen “Babelgo dorrearekin”: oraino 6.000 baino gehiago hizkuntza lerrokatuak, baina ainitz dudarik gabe galtzeko bidean, ez bakarrik mintzale multzo ttipien itzaltzeaz, molde batean “naturalaz”, baina ere hizkuntza “menperatzalen” indarpean, hortan latina behazun on bat izan baitzen -bertze batzuen artean eta aitzinean, bertze aro batzuetan ere naski- Imperio erromatarraren eremu guzian. Hor mende gutiz itsabasi dira behin betikotz, idazki bekan batzuez salbaturik hoberenean, Europa sartaldeko bakarrik, hizkuntza menperatzalearen eta haren aldakuntza erromanen abantaileko, etruska, linguriarra, galesa, iberiarra eta beretze.