Ez duzu sinetsiko View larger

Ez duzu sinetsiko

Aintzane Usandizaga + Asier Iturralde "Gaston"

978-84-1931-970-8

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Aintzane Usandizaga

    Ilustrazioak: Asier Iturralde "Gaston"

    Deskribapena:

    Jonek, aitaren etxera bolada batez aldatuta, bere adineko auzokide berri bat du: Samira. Etorri berria ez bezala, hizlaria da Samira, eta berehala hasiko zaizkio eskolakoak eta lagunei buruzkoak kontatzen. Balkoiak alboz albo dituzte, ez dago ihesbiderik; ezta nahi ere: Jonek adi-adi entzungo ditu istorio liluragarriak Samiraren ahotik, eta horrela nahas-mahas aireratuko dira banpiroak, superbotereak eta beste misterio sinesgaitz batzuk. Hasi ere, honela hasten baititu Samirak bere istorioak: “Ez duzu sinetsiko, baina...”.