Inesaren balada View larger

Inesaren balada

Hasier Etxeberria

978-84-8331-843-0

14,40 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Hasier Etxeberria

    Deskribapena:

    Abenturazko nobela bat da Inesaren balada, XVIII. mendeko kortsario lapurtarren mundura garamatzana, pirata-eleberrien lilura guztiaz baina berezitasun batekin: neskato bat da bertako protagonista. Inesa Indazubikoak ihes egingo du gurasoen ostatutik, sortetxeari loturik iraun beste aukerarik ez baitzuen han. Pellot Kapitainaren bila joango da, harekin itsasoratzeko asmoz. Huraxe baitu bere eredu eta heroia, behin bakarrik ikusi duen arren, eta hark bezala ibili nahiko ditu itsasoak eta ezagutu munduak. Tartean, hala ere, hamaika ibilera eta katramila pasatu beharko ditu.

    Estatu espainiar osoko hizkuntzetako obrak lehiatzen diren Apirila Sarian bigarren geratu da obra hau 2002an. Abenturaren xarmaz gain baditu aipatzeko moduko beste dohain batzuk ere eleberriak: batetik, testuaren beraren edertasuna eta indarra; bestetik, gertakari bizien artean tartekatzen dituen gogoeta arin baina mamitsuak: bizitzaz, heriotzaz, bakardadeaz, maitasunaz... Horren guztiaren ondorioz, irakurle gazteentzat ez ezik edozein literaturazalerentzat izango da hau liburu gustagarri bezain gogoangarria.