Maitasun sua View larger

Maitasun sua

Aitor Arana / Alberto Campos (IL.)

978-84-8394-787-6

15,75 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak:  Aitor Arana + Alberto Campos (IL.)

    Deskribapena:

    Dokumentu historiko batean oinarrituta, 17 urteko bi gazteren istorioa kontatzen du. Sutan hil zituzten XIV. mendean, homosexualak izateagatik zigortuta. Gaztetxo batek irakurtzen du istorio hori, eskolarako lan bat prestatzen ari dela. Garai bitan gertatutakoa eta egoera batean antza duten bi istorioen narrazioa. Girotzea: Nafarroako herri batean gertatu zen (Gares), XIV. mendean, eta dokumentu historiko batean jasota dago. Laburpena: Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu.

    Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da. Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.