Nire lehen hiztegia View larger

Nire lehen hiztegia

Batzuen Artean

978-84-9783-604-3

43,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Batzuen Artean

    Deskribapena:

    Nire lehen hiztegia hiztegi entziklopediko txiki bat da, hiztegiekin lehen harremanetanhasteko apropos-aproposa. Hemen aukeratutako 11.500 sarrerak oinarri-oinarrizkoak dira, eta aukerakoak eguneroko harremanean komunikatzeko edota derrigorrezko hezkuntzan erabiltzeko.

    Nire lehen hiztegia ez da maila altuko definizio akademikoak ematen dituen hiztegia, euskara eta euskaraz ikasten ari diren ikasleek eguneroko lanerako behar duten gidaliburu erabilerraza baizik; adiera generiko eta arruntenen azalpen didaktikoez dago prestatua, xehetasunez eta adibidez jantzia askotan, definizioan integratuta daude, erabilerari buruzko oharrekin eta ilustrazio ugariz hornitua.

    Sarrerak ilustratzeko eta definizioen osagarri, 1.100dik gora irudi dauzka Nire lehen hiztegiak eta, horiez gain, 240 marrazki, 13 mapa eta 16 horma-irudi biltzen dituen eranskina koloretan.

    Eranskinaren azken-azkenean, idazketari buruzko zenbait atal argigarri txertatu dira eta aurkibide zehatza ere bai.