Tripoli doktorea View larger

Tripoli doktorea

Karlos Linazasoro + Bruno Hidalgo (IL.)

978-84-9027-116-2

15,75 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Karlos Linazasoro

    Ilustrazioak: Bruno Hidalgo

    Deskribapena:

    Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko. Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen lorezainak, eman zion erremedioa.

    Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenak jotako gaixoak: ezkontzeko adorea galdu zuen maitemindutako gaztea; gauez amets egindakoak ahazten zituen gizona; bizitza osoan gaixotu gabeko emakume adindua; gaiztakerietarako joera zuen lo ibiltaria; sabelean hiztun bat zuen gizasemea; gurpil-aulkitxoan sartu eta dantzan hasi zen elbarria... eta azkenik, Karl Linazasorr, beti norabide okerrean zebilen poeta.