Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9172-264-9
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Lewis Carroll
Deskribapena:
"Alice's Adventures in Wonderland" 1865. urtean argitaratu zen lehen aldiz, eta eskuartean dugun Pamielaren edizio berri hau Manu López Gaseniren itzulpenaren eskutik datorkigu. 150. urteurrenarekin batera, 1989an argitaratu zen lehen euskal itzulpena eguneratu du Manu López Gasenik.
Itzultzaileak hainbat arrazoi izan ditu lan hori hartzeko: alde batetik, euskararen egoeran eta arauetan izandako aldaketek egokitzapen bat eskatzen zuten, eta, bestetik, itzultzaileak berridazketa gisa ulertzen duelako itzulpena, eta, haurrei begira itzulpen funtzionalagoa edo errazagoa egin nahi zuelako.
Dena dela, azken arrazoi horretan datza, gure ustez, itzulpen honen inguruan sortzen den zalantza eztabaidagarria. Itzultzaileak dio, besteak beste: «Nola jakin dezake gaurko eta hemengo irakurleak duela mende eta erdi Erresuma Batuan oso ezagunak ziren beste kanta eta poemen parodia direla?» (134 or.).
Eta hurrengo orrialdeetan justifikatzen ditu harturiko itzulpen-lizentziak eta itzultzailearen ikusgarritasuna, aldaketak eta egokitzapenak egiteko eskumena aldarrikatuta. Manu López zintzoa izan da.
Argi azaldu ditu bere erabakiak, eta egindako egokitzapenak aipatzen ditu, besteak beste izen propio batzuei (Alice, Mabel, Ada) euskarazko baliokidea ematea; Ingalaterrako historiaren pasarte baten ordez VIII. mendean musulmanak Nafarroan ibili zireneko kontakizuna eranstea; poema batzuen ordez euskal kantu edo abestien bertsio aldrebesak edo parodiatuak jartzea, eta abar.
Badakigu itzulpengintza artelana dela, eta mahai gainean hainbat eztabaida dagoela itzultzailearen ikusgarritasunaren eta askatasunaren inguruan, baina guri ez zaigu egokia iruditu horrelako lizentziak irakurtzea testuan.
Carrollek kantu ezagun batzuen parodia egin bazuen, ez dugu ulertu, eta gure ustez irakurle euskaldunak ere ez du ulertuko, testu originaleko poemen ordez euskal kantu batzuk bertsio aldrebesean irakurtzea. Amaitzeko, esan nahi dugu itzultzaileak lan handia egin duela.