Berria Bizipoza 1 (+CD-DVD) - Mundu berri bat guztiontzat View larger

Bizipoza 1 (Liburua + CD + DVD). Mundu berri bat guztiontzat

Xabier Zabala

978-84-09-24998-5

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Xabier Zabala

    Deskripzioa:

    MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak proiektua

    MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak, BIZIPOZA elkartea osatzen duten 11 elkarteentzako ekoiztutako lana da, 34 euskal sortzaileekin elkarlanean egina.

    Bertan 12 abestiz eta 11 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurkituko dituzue. Proiektua, 34 euskal sortzaileekin elkarlanean ekoiztu dugu.

    Honetaz gain, liburuxka formatuan eta elkarteen ilustrazio banarekin, bakoitzaren deskribapena, ipuintxoa (sarrera) eta abestiaren letra topatuko dituzue.

    Elkarteen eta euskal kultur sortzaileen arteko elkarlana da elkarteen kantu eta bideoklipen proiektuaren oinarri nagusia.

    11 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiak eta haien errealitateari buruzko abestiak eta bideoklipak dira. Elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburu dutenak.

    12.kanta bat sortu da, Joxe Mari Auzmendiren omenez. Hik Hasiko kidea eta Bizipozako talde eragileko kidea izan zen eta 2020 urtean hil zen. Berak sortutako letrarekin egin da abestia.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: