Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9172-169-7
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Jordi Gasto
Ilustrazioak: Christian Inaraja
Deskribapena:
Eltxo batek ziztatzen badizu eta ez baduzu hazka egin nahi ezagutzen dudan erremedioa, baietz izan sendagai! Hiru aldiz gutxienez txingoka egin jauzi, altxatu galtzerdiak, egin hainbat keinu itsusi…
«Eltxo batek ziztatzen badizu» zinez dibertigarria da, eta ohiko gertakari arrunt batetik abiatuta, aurreirakurleak eta lehen irakurleak gonbidatzen ditu ziztada baten kontrako ezohiko erremedio bat probatzera. Jauzi egitea, keinuak egitea, jolastea eta adiskidetasun ederrean une ederrak pasatzea dira Jordi Gastó eta Christian Inarajaren gomendioetako batzuk.
Ez dago testu errimatu hau baino ukendu edo formula eraginkorragorik, fantasia, irudimena, adiskidetasuna eta beste pertsonekiko elkarrekintza sustatzen baititu, eta, gainera, ohikeria hausten du eta sentsazio berriak biziarazi.
Lerro eta zirkulu-formekin osaturiko trazu soilez egindako ilustrazio atsegin batzuekin osatzen da posologia. Berariaz modu inperfektu samarrean eginda dauden oinarrizko egitura hauek kolore lau eta alaiekin osatzen dira, kontakizunaren adierazkortasuna indartuz.