Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9172-168-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Eva Mejuto
Ilustratzailea: Sergio Mora
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Deskribapena:
Euli firiri nekatu egin zen, nora ezean baitzebilen burrunban, eta etxe bat eraiki zuen basoko beste biztanle batzuk hartu ahal izateko. Masusta-tarta egin zuen, eta zazpi aulki eta zazpi plater jarri. Eta tartaren usaina adituta, animaliak agertzen joan ziren: txikiena, baina baita handiena ere: zazpi animalia xelebre. «Euli fiririren festa» Aleksandr Afanásievek berreskuratutako ipuin errusiar baten egokitzapena da. Protagonistek jolas atsegin batean sartzen dituzte irakurleak zenbaki, tamaina, errima, errepikapen eta erritmoei esker, horiek baitira ahozko tradizioaren osagaietako batzuk. Kolore bizi-bizi "ia fluoreszenteez" baliatuz, Sergio Morak kreatura xelebreak sortzen ditu, transgresioa, umorea eta adierazgarritasuna dituztenak ezaugarri. Metaketa-ipuina da, jolas fonetikorako gonbita ere badena; irakurtzeko eta kontatzeko ipuina da, orrialdeak pasa ahala indarra irabaziz doana bukaera txundigarrira arte.
Bideoa: "Euli fiririren festa" liburua, ipuin irakurria euskaraz
Iturria: Sentitu sentitzen