Grizzly birusa View larger

Grizzly birusa

Emilie Chazerand / Amandine Piu (IL. )

978-84-9106-796-2

15,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Emilie Chazerand

    Ilustrazioak: Amandine Piu

    Deskribapena:

    Azkenaldian, birus hitza gure artean dago gure egunerokoan. Haurrek eta helduok gure elkarrizketa eta errutinetan sartu dugu. Ez ditugu ikusten, baina dena hankaz gora jarri eta gauzen ordena aldatzeko gai dira. Baina gai al gara gure inguruan dauden birus guztiak ikusteko? Faltsutasuna eta diru-gosea birustzat har ditzakegu? Ziur al zaude? Umorez beteriko istorio hunkigarri honen bidez, eta konturatu gabe, irakurleak gure gizartearen gaitz batzuei buruz hausnarketa egiteko aukera izango du.

    Lorek badu dohain bitxi bat: doministiku egiten duen bakoitzean, Grizzly basati bat ateratzen zaio sudurretik, eta izua ereiten du! Horregatik ez du inork berarekin egon nahi. Lore etsita sentitzen da, eta lagun bat izateko edozer egiteko prest dago. Eta lortzen du, baina badirudi neskarengana hurbiltzen den «lagun hori» neskatilaren dohain berezi horri etekina ateratzeko asmoz hurbiltzen dela, eta ez arrazoi zintzoengatik.

    Amandine Piuren ilustrazioak oso adierazkorrak dira, eta liburuaren tonu umoretsua indartzen dute. Xehetasun txikiz beteta daude, eta horrek jolasteko aukera ematen du. Testuari dagokionez, esaldi laburrak dira, errimatuak. Liburua erraz irakurtzen da, aurpegian irribarre zabal bat erakutsiz. Istorio sinplea izanik, hainbat konturi buruz gogoeta sakona egiteko aukera ematen digu: norberaren onarpena, diru-gosea, animaliei ematen diegun tratua, desberdina izateagatik baztertzea, gizarte globalizatua eta moda barregarriak.

    Irakurketaren bidez, zenbait balio landuko ditu irakurleak, hala nola autoestimua, autonomia eta nork bere burua gainditzea. Adiskidetasun zintzoaren eta enpatiaren balioa. Gainerakoarekin eskuzabalak izan beharra. Eska al dakioke besterik irakurle txikientzako album ilustratu bati? Ezer gutxi gehiago, gure ustez.

    Beste behin ere, kalitatezko literatura da gure gizarteko birus askoren aurkako txertorik onena.