Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9172-044-7
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Xose Ballesteros
Ilustratzailea: Miguel Tanco
Itzulpena: Eva Linazasoro
Deskribapena:
Ipuin ingeles herrikoia. Ipuin honetako hartzek beren etxeko bakea hankaz gora jarriko duen ezusteko bisitari bat jasan beharko dute. Xehetasun eta kolorez oparoa den proposamen estetikoa.
Robert Southey poeta ingelesak 1837an argitaratutako herri ipuinaren bertsio batetik abiatuta, Xose Ballesterosek egindako egokitzapena da. Jatorrizko bertsioan, hartzen etxean baimenik gabe sartzen zena ez zen neskatila bat, aguretxo bat baizik. Baina ez zen hori aldatzen zen gauza bakarra, ondorengo egokitzapenetan beste aldaera batzuk agertuko ziren. Horrela, etxean sartzen zena azeria zen, eta geroago, neskatila bat, 1904ko kontakizunean esaterako, Urrezko Kizkurtxoak izenez ezaguna izango zena.