Kanpoaldeko munduan View larger

Kanpoaldeko munduan

SENDAK, MAURICE

978-84-7681-861-9

berria

  • Istorio honetan, mamarro batzuek Aidaren ahizpa nola bahitzen duten kontatuko digu Maurice Sendakek. Aida, gertakari lazgarri honen aurrean, mundu miragarri batean murgilduko da, eta mamarroen aztikeria maltzurra hautsi egin beharko du.

    Kanpoaldeko mundua arriskutsua da, eta hantxe galduko du inozentzia. Hau da, hain zuzen, liburuaren gako nagusienetako bat: xalotasunaren galera. Baina ez da irakurketa horretan soilik geratzen, sinbologia eta alegoriaz betetako irudiek bide ematen baitute irakurle bakoitzaren hausnarketa eta interpretazio jarioari. Hona hemen, gure iritziz, liburuaren bertute nagusia: irekita dagoela irakurketa aniztasunari. Bestalde, aipatu behar dugu Sendaken liburu ilunenaren aurrean gaudela.

    Estilo errealistan landutako ilustrazioetan xehetasun ugari topatuko ditu irakurleak, eta, horrenbestez, irakurketa lasaia eskatzen du. Dena dela, ez dezala irakurle helduak erreparorik eduki haurrarekin liburu hau konpartitzeko, ustekabeko ugari eman baititzake.

    Haur eta Gazte Literatura Gida 2015

Sail honetako beste zenbait aukera: