"Katta 3. Urtebetetzea" liburua - Miren Agur Meabe - Karrikiri Euskal Denda View larger

Katta 3. - Urtebetetzea

Miren Agur Meabe

978-84-9027-874-1

8,25 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Miren Agur Meabe

    Hautaketa honetan dago: HAURRENTZAKO HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

    Deskribapena:

    Kattak gonbita jaso du Bertolen festara joateko. Opari polit bat prestatu dio. Bidean lagun batzuk batu ditu, baina ekitza dute gainean...

    Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak, esaldi labur eta paragrafo neurtuez josiak, horiek apailatzeko, gatza, errimatxoak, hotsitzak, abesti zatiak eta koplaren bat ahaztu gabe.

    Katta urtxintxa eta bere lagunak dira bilduma berri honetako protagonistak. Katta jakinguratsua, bizkorra, sentibera, ekintzailea nahiz kontenplatiboa da, baina lagunkoia da batez ere, eta lagun artekoa; horregatik ez dago inoiz bakarrik: lagun ditu Ariela basurde pinpirina, Bertol hartz baldar antzekoa, Gaxuxa azeri bihurria, Ttotto eta Potto sugandila bikiak, Mozart txantxangorri artista, Greta tximeleta tristea, besteen mimoak jasoko dituen Patziku trikua, eta bidean, han eta hemen, ezagutuko dituzten hamaika lagun. 

    Bideoa: "Katta 3. urtebetetzea" liburua, ipuin irakurria euskaraz

    Iturria: Miren JZ

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: