Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-1360-419-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Leire Bilbao Barruetabeña
Ilustrazioak: June San Sebastian
Deskribapena:
Klera ez da ohiko liburu edo album ilustratua, bere orrialdeetan zehar artelan osatua aurkitu baitaiteke. Diziplinartekotasuna eskaintzen duen objektu eramangarria da, ilustrazio, hitz, dantza, ikus-entzunezko eta doinuaren bidez. Artelan hau osatu duten artista guztien elkarlanak proposamen sakona eskaintzen du.
Dena objektu bakarrean dago, liburu formatuan, baina beste maila batera eramaten duen liburu objektua da, bertan txertatuta dauden ilustrazioz eta hitzez gain bertan eskaintzen diren QR eta lotura digitalek osatuta.
Haur baten ahotsetik, lehenengo pertsonan adierazten da gerraren gordintasunaren bizipena, eta horren gordintasunaz aritzeko aitzakia ematen da, diziplinarteko edertasunaz lagunduta. Iraganeko oihartzunak ekar ditzake kontakizunak, eta baita albistegietan egun aurkitzen ditugun islak ere. Klerak ez die heriotzaren edo gerraren gaien gordintasunari iskin egiten, baina diziplinartekotasunak hausnartzera eta sakon hunkitzera eramaten du irakurle-ikuslea.
Klera koskor batek eta marrazteak duten botereak eramaten gaitu istorioaren osotasunean murgiltzera.