Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9172-131-4
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Mariann Maray
Deskribapena:
Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. “Compostela” Saria irabazi duen lan honetan: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna. Mariann Márayren «Leireren txakurra» neskato baten eta josteta eta dibertimendurako lagun bihurtuko den bere maskota bitxiaren istorioa da. Laguntzako animalia bat izatea munta handiko ardura da: jatera eman beharra, haren hazkuntza zaintzea eta albaitariarenera eraman beharra premia dagoenean.
Hori dena garbi dago liburu honetan. Nabarmentzekoa da, bestalde, protagonistak ez duela aurrejuzgurik eta aurre egiten diela estereotipoen eta gizarte-konbentzioen eraginari eta beste pertsona batzuek dibertsitatearen aurrean duten jarrera desegokiari: Xalo “oso berezia” da, neskak pozaren pozez esaten duen bezala. Irudien koloreen bizitasunak basotik etxera eta hirira garamatza, eta natura jartzen du gogoetarako eta askatasunerako gune eta helmuga gisa. Irudiak ñabarduraz beteak daude, naif estetikatik eta haurtzaroaren mundutik hurbilekoak, eta ausarki eskaintzen dizkigute kontraste kromatikoak.